XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta itsasoaren interpretazioari buruz, honela mintzo da: kostako arrantzale xumeak modu batera ikusten du.

Marinelak edo itsas-barruko marinelak, beste batera.

Almirante edo nauarca-k eta estrategak, bestela.

Errege handiak, tiranoak edo estatu-gizonak, beste era batera.

Begi eta ekintza adina itsaso.

Zeren eta lehorreko guztiak ere kontuan hartu behar baitira olerkariak, kosmografoak, zientzilariak, matematikariak eta ipuin kontalariak, itsasoari buruzko ikuspegi banarekin (1974 (a), 65-66 orr.).

Gauza bera gertatzen da nekazarien teknika eta lurra lantzeko moduei dagokienez (1974 (e), 175. or.), edota baserrien formez (1974 (e), 198 or.).

Zein den gauza guzti horien behatzailea eta hau erants liteke, zerk bultzatzen duen, da gakoa.

Zenbait obratan aitortzen duenez, J von Uexkûll biologoak ematen dio jarraitu beharreko teoriaren gida haria.

Uexkûll-ek laminatan azaltzen duen simila, gizonek eta animaliek arte arbola nola ikusten duten erakusten duena, alegia, baliagarria da Caro Barojak esan nahi duena irudi baten bidez sintetizatzeko.

Basozainarentzat zur neurri bat da arbol hori; haurrarengan zerbait magikoa ernaraz dezake, arbolaren azalean edo adarretan aurpegi bat ikusi duela begitandu zaiolako;

nekazariak ere irudi miragarri bat ikus dezake haren formetan, azeriak, hontzak, txindurriak, okilak... beste hainbat modutara hautematen dute. Ingurune bakoitzak arbolaren zati jakin bat bakartzen du, eta zati horietako bakoitzaren ezaugarriak datu hautemangarri zein datu kausal gisa erabil daitezke, zein bere funtzio erradiotan (Rothacker, 1957, 141. or.).

Gizakiei buruz, zera esan daiteke: mundua, xalotasunez bizitako mundu hori, benetako ingurune bat da, eta korrelazio estua du gizaki konkretuarekiko.

Gertakari hori berretsita, ezagutza esperimentalaren zehaztasuna iristen da; kontuan hartu behar da, bestalde, giza jarrerak, munduak eskaintzan dizkion materialen artean hautaketa egiteaz gainera mapa batean herrialde jakin bat begiesten dugunean bezala, bizitako mundua egituratzen eta desegituratzen duela aldaerak aldaera, modu batera edo bestera, eta gainera, errealitatearen ondoz ondoko geruzatan sartzen dela, sakonago edo azalago (Rothacker, 1957, 151. or.).

Lehengo eta oraingo antropologoek eta soziologoek zabaldu eta hobetu egin dituzte planteamendu horiek.

Dena den, ez da hemengo egitekoa horrelakoetan sartzea.

Euskal Herria eta itsastar jendea

Caro Barojarentzat itsasaldeko jendeak eta itsasoak lehen mailako tokia izan dute Euskal Herriaren historian, eta gainera, beraiek moldatu dituzte herri honen modernitatearen elementu garrantzitsuenetako batzuk.

Zurgintzarekin, burdingintzarekin eta siderurgiarekin batera halako sinbiosi gehienetan armonikoan bizi ziren itsas munduari aberastasunak, arriskuak, ipuin mitikoak, ahalmen babestaileak eta jendearen ikusmoldeak eta itsas ingurukoari Euskal Herriko nekazariak, arraina Espainiara sartzen duten mandazainak, noiz untzigintza babesten noiz untziak bahitzen dituzten erregeak, erregeei eta marinelei pribilegioak eta dirua kendu nahi dizkieten burgesak, Eliza katolikoa bere erijioarekin eta dramaturgia mitiko-erritozkoarekin esker iritsi zen herri honentzat, modernitatean sartzean, ezaugarri nagusi bilakatu zen elementuetako bat:

forua, eta baita, foruen bitartez, horien alde edo aurka, bertako jendea, politika, instituzioak eta errealitateari buruzko ikuskera ezaugarritu zuten guztia ere.

Sorkari paradogikoa eta dramatikoa, inondik ere, zeren horiek baitira, hain zuzen ere, haren gainbehera ez baina bai haren folklorea eta iraganeko historia ahaztea eragin zuten indar nagusietako batzuk.

Euskaldunen itsas folklorea, marinelen eta arrantzaleen ohiturek eta usadioek teknika modernoaren presioa jasatzen ez zuten garaietan, modu sistematiko batean aztertu ez izana tamalgarria da